Ikerrildoak

Taldeak ikertzaile-lana goi-mailako hezkuntzan egiten du, ikerrildo hauetan, batez ere:

1. Lidergoa, zuzendaritza eta gizarte-berrikuntza goi-mailako hezkuntzan

Ikerrildo honen helburua da hezkuntza-arloko erakundeetan lidergoa eguneratzea eta zuzendaritzaren eginkizunean ondorioak izatea, erakundeen funtzionamendu-prozesuan. Ildo honetako alde berria da gizarte-berrikuntza arduratsuaren gaineko konpromisoa, unibertsitate-eremuen bidez (irakaskuntza, ikerketa, kudeaketa, zabaltzea). Ildo honetako gai nagusiak hauexek dira: lidergo partekatua, talde-lana, zuzendaritza-gaitasunak, kudeaketa-ereduak, gizarte-konpromiso arduratsua, gizarte-ekintzailetza, besteak beste.

2. Berrikuntza pedagogikoa eta teknologikoa, goi-mailako hezkuntzako gaitasunak oinarri dituen ikaskuntza garatzeko

Ikerrildo horren helburua da hezkuntza-erakundeetan eta, batez ere, unibertsitateetan aldaketa pedagogikoen eta curriculum-diseinu berrien gainean proposatzen eta egin nahi diren berrikuntzak aztertzea; horrela, ikasle berrien eta oro har gizarteen premiei hobeto erantzun nahi zaie. Ildo honetako gai nagusia hauxe da: gaitasunak oinarri dituen ikaskuntza, kreditu transferigarrien sistema, ikaskuntzari IKTak aplikatzea, ikaskuntzaren inguruko diseinuak, etab.

3. Goi-mailako irakaskuntza- eta erakunde-gaitasunen kalitatea eta ebaluazioa

Jakina da berrikuntzek, balioa izateko, prozesuen kalitatea eta etengabeko hobekuntzarako aukera ematen duen ebaluazio sistematikoa ziurtatzen duten sistemak behar dituztela. Berrikuntza horiek irakasleen  jokabide berriak azpimarratzen ari dira, bai eta irakasleen prestakuntza-metodoan berritzeko beharra eta gaur egun unibertsitateko irakasleek bete beharreko gaitasunen profila ere. Ildo honetako gai nagusiak, besteak beste: prozesukako kudeaketa, hezkuntza-kalitateko ereduak, ikaskuntzaren ebaluazioa, estandarrak oinarri dituen ebaluazioa, unibertsitate-eremuko egitura eta prozesuen ebaluazioa.

Argitalpenak