Masterrak
Goi-mailako hezkuntzako berrikuntzari eta gaitasunen garapenari buruzko Unibertsitate Masterra

Master hau erdipresentziala da, eta helburu du sentsibilizazioa lortzea, Unibertsitatea erakunde berritzaile bilakatzeak duen garrantziaz ohartzeko eta zuzendaritzako arduradunei jakintza eta tresnak ematea, diagnostikoa egiteko, garatzeko eta martxan jartzeko.

Masterrak unibertsitateko bi sektore ditu helburu: irakasleak edo unibertsitate berritzailean irakasteko prestakuntza jaso nahi duten ikasleak, bai eta arduradun akademikoak ere, berrikuntzaren kudeaketaren gaineko prestakuntza jasotzeko.

Master honen helburu orokorra da parte-hartzaileak berrikuntzako estrategiak planifikatzeko, ezartzeko eta ebaluatzeko printzipio, metodo eta tekniketan prestatzea, goi-mailako hezkuntzako zenbait eremutarako: zuzendaritzakoa, instituzionala, curriculumekoa, kudeaketakoa eta antolaketakoa. Helburu orokor hori honako puntuetan zehazten da:

  • Goi-mailako hezkuntzan irakaslearen eginkizunak betetzeko eta berrikuntzaren eremuan zuzendaritzako eta antolaketako zereginak garatzeko lanbideko gaitasunak sustatzea.
  • Parte-hartzaileengan goi-mailako gaitasunetan oinarritutako curriculum-diseinuaren berrikuntza- eta antolaketa-prozesuak planifikatzeko beharrezkoak diren jakintza pedagogikoak, trebetasunak, jarrerak eta balioak garatzea.
  • Funtsezko eskubideak, balio demokratikoak eta bakearen kultura, gizonen eta emakumeen eta ezgaitasunak dituzten pertsonen arteko aukera-berdintasuna errespetatuz bere lana betetzeko.
  • Balioetan heztea, ikasleen prestakuntza osoa sustatzeko, irakasle-lanak arduraz betetzeko irizpide etikoak sustatuz.

Masterrean honako gai hauek landuko dira, besteak beste: berrikuntza pedagogikoa, gizarte-berrikuntza, gaitasunetan oinarritutako ikaskuntza, berrikuntzaren kudeaketa, irakaskuntzako eta erakundeko ebaluazioa eta kalitatearen eremua, bai irakaskuntzan, bai erakunde-arloan.

Zuzendaria: Aurelio Villa Sánchez
Koordinatzailea: María José Bezanilla

Masterraren gaineko informazioa eta Idazkaritza:
Weba: www.masterinnova.deusto.es
Posta elektronikoa: masterinnova@deusto.es

Tel.: 944 13 90 56 - 944 13 90 45

Gainera, INNOVA taldeko batzuek unibertsitateko beste master batzuetan ere hartzen dute parte:
  • European Master in lifelong learning: policy and manamegent (Erasmus Mundus)
  • Ikastetxeen Zuzendaritza eta Kudeaketako Unibertsitate Masterra (on line)  
Argitalpenak