Berriak
2013/09/04
Mexicanos Primero erakundeak sariemailetutako irakasleen formakuntza
Uztailaren 19an bukatu zen mexikar irakasle talde bateri eman zitzaion hiru astetako formakuntza epea. Irakasle talde hau, Mexicanos Primero erakundeak http://www.mexicanosprimero.org/   hautatutakoa izan zen, ikasleekiko eta erkidegoarekiko erakutsitako lan apartagatik.
Hiru aste hauetan zehar, lidergoa, kalitatea, gaitasunetan oinarritutako ikaskuntza, eskola inklusiboa edota behar ezberdinak dituzten ikasleak bezalako gaiak jorratu dituzte.
Innova ikertaldetik aurkeztutako jarrera eta burututako lana eskertu nahi diegu. Ohore eta plazer bat izan da ezagutza eta esperientzia ezberdinak trukatzea aste hauetan zehar. Gure errekonozimendu eta zorionak:
 
  • Edenia Ivett Sánchez
  • M Guadalupe Leal
  • Vanessa Lissett Martínez
  • Luisa Estela Álvarez
  • Hilario Rafael Sampedro
  • Pedro Otero
  • José Julián Bustillos
  • Élide Xochihua 
  • Cintya Jeannette Martínez
 
Zorionak ere Mexicanos Primero erakundeari, hezkuntzaren kalitatea hobetzeko burututako lanagatik.








Argitalpenak