Berriak
2013/03/27
Ikastetxeen Zuzendaritzari Buruzko Nazioarteko VI Biltzarra

Zuzendaritza arduradun desberdinen lidergoak hezkuntza zentroen funtzionamendu eta emaitzetan duen garrantzia eta eraginaren inguruko ikerketaren emaitzak aurkezteko asmoz, Ikastetxeen Zuzendaritzari Buruzko Nazioarteko VI Biltzarra ospatuko da Deustuko Unibertsitatean (Donostiako Campusa), uztailaren 1etik 3ra.

Biltzar honek lidergo pedagogikoko arduradunen profilak definitzeko garrantzia azpimarratu nahi du, gaitasun terminoetan. Ondorioz, hezkuntza arduradunekin garatu beharreko konpetentziak eta barne eta kanpo ebaluazioaren garrantzia aztertuko dira. Orain duela 30 urte baino gehiago hasitako eztabaidarekin ere jarraituko dugu: zuzendaritza profesionala ala hautazkoa izan beharko litzateke?

Argibideak: Webgunea / congresodireccion@deusto.es

Argitalpenak