Aurkezpena

INNOVA ikertaldeak Eusko Jaurlaritzaren onespena du: A mailako Euskal Unibertsitate Sistemako ikertaldea.

INNOVA taldeak unibertsitateko hezkuntzaren eremuan ikertzen du, eta, zehatzago esateko, berrikuntza pedagogikoan, teknologikoan eta antolakuntzakoan, ikerketa-ildoen bidez.

Ikertalde honen helburua da berrikuntza garatzea, hainbat foku dituen ikuspegitik; izan ere, hainbat alderdi lantzen ditu, besteak beste: berrikuntza pedagogikoa (gaitasunak, Europako kredituak), erakunde-berrikuntzako arazoak (lidergoa, lana eta taldeak) eta berrikuntza teknologikoa (ikasle eta irakasleen gaitasun teknologikoak, portafolioaren erabilera).

Talde honetan, beste ikertalde batzuetako ikertzaileak ere badaude, eta, beraz, oso bestelako biografiak daude. Kideetako asko gaur egungo Innova taldeko ikertzaile nagusiak zuzentzen zuen Hezkuntza Zientzien Institutuaren lehengo ikertaldekoak dira; bertan, hainbat gai landu ziren, ebaluazioari eta antolaketari buruzkoak, eta horiek gaur egungo zenbait gairen oinarri dira.

Hainbat gai garatu zirenez, hezkuntza-arloko zenbait gairen gaineko nazioarteko biltzarrak antolatu ziren:  zuzendaritzaren eginkizunaren gaineko arazoak; zuzendaritza parte-hartzailea eta zentroen ebaluazioa; lidergoa eta ikasten duten erakundeak; berrikuntzarako zuzendaritza eta berrikuntza eta aldaketak erakundeetan.

Jarduera horien ondorioz, estatuan eta nazioartean hainbeste zabaldu diren argitalpenak egin ziren, eta, horrela, nazioartean ezagunak diren ikertzaileekin harremana sortu da: Bernard Bass Daniel Sttufflebean, Robert Creemers, Glenn Inmegart, David Hopkins, Raymond Bolam, Peter Sleegers, David Nevo, Jaap Scheerens, Arthur K. Ellis, Clifton Chadwick, Ernesto Schiefelbein, Peter Senge, Fernando Reimers, Kenneth Leihtwood; Felicity Wikely; Brian Hall; Simon Veenman, besteak beste.
Argitalpenak